Talent House egoitzan izan da Donostia Innovation Challenge ekimenaren 2021eko edizioaren azken ekitaldia. Bertan, Donostiako 380 ikaslek hartu dute parte, hiria hobetzeko beren ideiekin eta proiektuekin.

Beren ideiak eta proiektuak garatzeko, ikasleek Donostiako hainbat zentro teknologikoren laguntza izan dute, adibidez, Biodonostia, Tecnum, Ikusi, Vicomtech, Developair, Ikor, Ceit, Domotek, Nuavis,Irisbond, Educareality, Naru Intelligence edo Cybersurgery.Horiek guztiek laguntza eman diete ikasleen ideiei, teknologia disruptiboak integratuz beren prototipoetan, adibidez, 3D inprimaketa, robotika aurreratua, errealitate mistoa, adimen artifiziala eta gauzen interneta deitua.

Ekonomia Bultzatzeko zinegotzi Marisol Garmendiak eskertu egin du “ikasle gazteen partaidetza”, eta nabarmendu egin ditu aurkezturiko ideiak eta proiektuak “donostiarren bizitza kalitatea eta Donostiaren hiri garapena hobetzeko.Oraina zarete, baina etorkizuna idazten ari zarete, zuen etorkizuna.Zuen eta gainerako herritarren bizitza baldintzak hobetzen parte hartzea oso garrantzitsua eta eskertzekoa da.Zuen ideiak ez dira alferrikakoak izango.Seguru nago berandu baino lehen egi bihurtuko direla”.

Bost hilabeteko lanaren ondoren, Donostia Innovation Challenge ekimenak bere sariak eta aitormenak eman ditu, 12 kategoriatan banatuta.Edizio honetan, SaintPatricks,Cebanc,Ceinpro,NazaretFundazioa,IESAltzaBHI,Tecnun, Axular Lizeoa, Ekintza Ikastola, AldapetaMaría Ikastetxea,UPVeta Deustuko ikasleek hartu dute parte.

Aurkezturiko ideia eta proposamenen artean hauek daude: mugikortasun zailtasunak dituzten pertsonentzat ibilbide seguruak identifikatzeko app bat; itsasora botatzen diren isuri kutsatzaileak antzemateko sistema bat dronen bidez; etorkizuneko etxebizitza batean altzariak "ikusteko" betaurreko batzuk; arropa probagela birtuala; gailu bat gorrek mugikorraren bidez klase bat jarraitu ahal izateko; zabor edukiontzi adimendunak zaborra jasotzeko ibilbideak optimizatzeko; edo app bat erosketa berdea gauzatzeko zuzenean tokiko nekazariekin edo ekoizleekin.

SARITURIKO TALDEEN AZKEN ZERRENDA

3D INPRIMAKETAREN ERABILERA ONENA SECOND CHANCE (Deusto Business School) Gamifikaturiko app-a. Honen bidez, puntuak trukatu daitezke, protesia behar duen ebakuntzetan laguntzeko. Protesiak birziklaturiko produktuekin eta 3D inprimaketaren bidez sortzen dira.
ROBOTIKAREN ERABILERA ONENA GALERNA DRONAK (Cebanc) Itsasora botatzen diren isuri kutsagarriak antzematea dronen hegaldien bidez.
ERREALITATE MISTOAREN ERABILERA ONENA WOHO 360 (Ceinpro) Ingurune birtualak, 3D bideoak eta errealitate birtualeko betaurrekoak erabiltzea, adineko pertsonek, mugikortasun arazoak dituzten pertsonek eta abarrek nozitzen dituzten irisgarritasun arazoak konpontzeko.
AIren ERABILERA ONENA VERVE (EHU – UPV) EHUren app-a. AI erabiliz, erosketa berdea egiteko interesak tokiko nekazariekin eta saltokiekin konektatu daitezke.
OTen ERABILERA ONENA PUNTU BEROA (Nazaret Fundazioa) App honek gaueko aisialdiko aukera desberdinak identifikatzen ditu gazteentzat, eta, sentsoreen bidez, lokaletako jendearen joan-etorria eta edukiera neurtzen du. Modu horretan, gazteek denbora errealean identifikatu ditzakete une jakin horretan zein diren aisialdiko tokirik famatuenak.
PROIEKTURIK BERRITZAILEENA XIMER (Aldapeta Maria Ikastetxea) VR betaurrekoak, etorkizuneko etxebizitzan zure altzariak ikusi ahal izateko.
JARRERA BALIOAK MOVEMENT INNOVATION (Altza Institutua) App honen bidez ibilbide seguruak identifikatu daitezke, Donostian gurpildun aulkian dabiltzan eta mugikortasun arazoak dituzten desgaituentzat.
GIZARTE ERAGINA PIZTU (Axular Lizeoa) Sentsoreen bidezko detekzioa, kaleen argiztapen maila doitzeko une horretako beharra oinarri hartuta eta segurtasuna areagotzeko.
PROIEKTUAREN DISEINURIK ONENA 3DU (Ceinpro) Arropa probagela birtuala. Horretarako, bezeroaren eskaner bat eta 3D eredu bat egiten da.
EKONOMIA BIDERAGARRITASUNA ETA KUDEAKETA OSATEK ASISTENTE (Nazaret Fundazioa) IA bidezko laguntza birtuala, pazientearekin, familiakoekin eta medikuekin elkarreragiteko, bai eta pazientearen datu guztiak eduki eta haren jarraipena egiteko ere.
AURKEZPEN ONENA GARBIRI (Tecnun) Edukiontzi adimendunak, zaborra jasotzeko ibilbideak optimizatu ahal izateko.
PROIEKTURIK ONENA SIMA (St. Patrick´s English School) Gurpildun aulki adimenduna, hirian mugikortasun segurua bermatzeko.