ERRONKA

Trebatu STEM gaitasunak Santa Klara uhartean misio bat ebazten duzun bitartean

NORI ZUZENDUA

10 urtetik gorakoak

IRAUPENA

Erronkaren arabera

Donostia Minecraft Challenge Lehen Hezkuntzako 6. mailako ikasleentzat planteatzen dugun jarduera da, Minecraft bideojokoan Donostiako Santa Klara uhartea birsortuz.

Eszenatoki horretan misio bat esleitu zitzaien: uhartetik hirirantz joatea. 180 parte-hartzaile egun desberdinetan murgildu ziren programazioaren munduan, ia pentsatu gabe.

Minecraft tresna gisa erabiltzeak STEM gaitasunak entrenatzeko aukera ematen du, eta, gainera, elkarlanean lan egin daiteke. Gaitasun deduktiboak, alboko pentsamendua, sormenezkoak eta abar lantzen dira.

Misioak ebaztea bateragarria da ingurunea esploratzearekin, baliabideak biltzearekin edo hainbat erabilgarritasun dituzten objektuak sortzearekin.

Ikasleek denbora luzea eman zuten ezagutza eta dibertsioa nahasten, gazteen arteko modako programazio-jokoaren bidez.