FIRST LEGO League Euskadi Berrikuntzaren Euskal Agentziak, Innobasquek, Deustuko Unibertsitateak, Donostiako Sustapenak eta Mondragon Unibertsitateak antolatzen duten hezkuntza-programa da, eta Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Sailaren eta Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako foru-aldundien laguntza du. Eusko Jaurlaritza buru duen STEAM Euskadi Hezkuntza Estrategiaren parte da, ikasleen ezagutza zientifiko eta teknologikoaren maila handitzeko, arreta berezia jarriz emakumeen kolektiboan.
Maila desberdinak daude parte hartzen duten taldeen adinaren arabera, non zeharka STEAM oinarrizko kontzeptuen inguruan lan egingo duten eta euren trebetasunak txapelketa zirraragarri batean aplikatuko dituzten, bide osoan zehar ikasteko ohiturak, konfiantza eta talde-laneko trebetasunak garatzen dituzten bitartean.
Urtero, nazioarteko batzorde batek gaikako erronka aukeratzen du. Erronka horretan oinarrituko da programa osoa, eta berdina da egiten diren +3.700 txapelketetarako eta parte hartzen duten +110 herrialdeetarako.
FIRST LEGO League gazteek zientziarekiko eta teknologiarekiko interesa piztea helburu duen nazioarteko hezkuntza programa da. Urtero mundu osoko 110 herrialdetako 6 eta 16 urte bitarteko 560.000 ikaslek baino gehiagok parte hartzen dute nazioarteko hezkuntza-programa honetan. Ikasleek erronka tematiko espezifikoei egin behar diote aurre, trebetasun zientifiko/digitalak garatzen dituzten bitartean. Ikaskuntza esperientzia dibertigarri honek ikasleek berrikuntza, inklusioa eta taldelana bezelako balioak lantzea ahalbidetzen du ere.
Euskal Herri mailan, Berrikuntzaren Euskal Agentzia den Innobasquek antolatzen du ekimen hau, Deustuko Unibertsitatea, Donostia Sustapena eta Mondragon Unibertsitatearekin batera.
FIRST LEGO League 6 y 16 urteko gazteei dago zuzenduta. Parteartzaileak 2 kategorietan hartu dezakete parte, beraien adinaren arabera:
Urtero, nazioarteko batzorde batek erronka tematikoa zein izango den erabakitzen du. Ikasleek garatutako proiektuak erronka hori izango dute ardatz. Erronka hau berdina da programan parte hartzen duten nazioarteko ikasle guztientzat.
2022/23 denboraldi honetan, erronka tematikoak “SuperPowered” izena du. Parte-hartzaileek egindako lana energia eta energiaren zikloa izango du ardatz: energia-iturri berriak, energia iturrien esplotazioa, energiaren biltegiratzea, kontsumoa, , etab.
Oraingo honetan, FIRST LEGO League Euskadi txapelketa martxoaren 4an, larunbatean, ospatuko da. Txapelketa Bilbon, Donostian eta Arrasaten ospatuko da aldi berean. Egoitza bakoitzeko talde onenek plaza bat lortuko dute aurrerago ospatuko den txapelketa nazionalerako.
Donostiaren kasuan, txapelketa Deustuko Unibertsitateko Donostiako Campusean egingo da.
Donostiako Sustapenak, bere berrikuntza eta talentu estrategiaren barruan, gazteek berrikuntzari lotutako gaitasun pertsonalen garapena sustatzearen aldeko apustua egin du. Hori dela eta, FIRST LEGO League Euskadi Donostiara ekarriko du hirugarren urtez jarraian.
FIRST LEGO League Euskadin bolondres moduan parte hartzen duten pertsonak dira proiektu honen benetako espiritua. Bolondres-taldeko kide izan nahi baduzu, laguntzeko hainbat modu dituzu: