Urtarrilaren 31ean Donostia Innovation Challenge programaren amaierako ekitaldia ospatuko dugu.

Aurten ere, Donostia Sustapenak Donostia Innovation Challenge egitasmoaren beste edizio bat antolatu du, hiriko gazteek proiektu bat enpresaren eta teknikaren ikuspegitik diseinatzen eta kudeatzen ikas dezaten. Ildo horretan, gaitasun pertsonalak (softskills) nahiz gaitasun teknikoak trebatuko dituzte, besteak beste, berrikuntzari lotutako enpresa kudeaketan, diseinu estrategikoan eta abarretan.

Lau hilabete baino gehiagoz hiria hobetzeko erronkaren inguruan lanean aritu ondoren, hainbat teknologia disruptibo (adimen artifiziala, 3D Inprimaketa, errealitate mistoa, Gauzen Internet eta robotika aurreratua) integratzen dituzten proiektu berritzaileeak garatzen ibili dira hiriko hainbat ikastetxetako (Bigarren Hezkuntzako eta Batxilergoko ikastetxeak, Lanbide Heziketako zentroak eta unibertsitate- zentroak) 450 ikasle inguru Donostia Innovation Challenge ekimenean.

70 proiektu baino gehiago ebaluatu ondoren, 5 talde hautatu dira, teknologia bakoitzeko proiektu onenak, Donostia Innovation Challengeko aurtengo edizioko proiekturik onenaren saria irabazteko aukera izango dutenak.

Datorren urtarrilaren 31n ospatuko dugun Programa amaierako ekitaldian ezagutuko dugu proiekturik onena zein den. Jardunaldia oso berezia izango da; izan ere, pandemiak baldintzatutako bi urteren ostean, programako parte-hartzaile eta kolaboratzaile guztiak elkartuko ditugu berriro Kursaalean, edizio honi merezitako amaiera emateko.

Aipatutako 5 talde hauek, proiektu onenaren saria jaso dezaketenak, beraien proiektuak aurkeztuko dute gure enpresa, ikerketa zentro eta zentro teknologietako kideek osatutak emaimahai baten aurrean. Aurkezpenak ikusi ondoren, 5 proiektu horien artean, proiektu onena zein izan den erabakiko dute epaimahaikideek. Hauek dira 5 proiektu horiek:

3D Imprimaketa FERULAPP Axular Lizeoa
IOT OUTFIT CHECK EHU/UPV
Adimen Artifiziala WAE Ekintza Ikastola
Robotika aurreratu PICK A BOOK Easo Politeknikoa
Errealitate Mixtoa PHOBYE Ceinpro

 

Por otro lado, siendo conscientes del gran trabajo realizado por los y las participantes, queremos premiar su dedicación con 5 premios más. En este caso, por cada categoría de premio hay 3 equipos nominados:

Diseinurik onena
  • DONOSTRUCK
  • AMBUDRON
  • TRAFFIC LIGHTS
  • Nazaret Fundazioa
  • Saint Patrick´s English School
  • Aldapeta Maria Ikastetxea
Bideragarritasuna eta Kudeaketa ekonomikoa
  • TRAFFIC LIGHTS
  • AQUAMOT
  • MYRA
  • Aldapeta Maria Ikastetxea
  • Saint Patrick´s English School
  • Ceinpro
Jarrerazko balioak prozesuan zehar
  • CLEAN WAVES
  • DBOT
  • BIO HEALTH CARE
  • Altza Institutoa
  • Aldapeta Maria Ikastetxea
  • Cebanc
Gizarte eragin gehien izan duen proiektua
  • ITSUEN MAKILA
  • TXANTXANGORRIA
  • ELDER-I
  • Ekintza Eskola
  • Nazaret Fundazioa
  • Cebanc
Proeiktu berritzaileena
  • NANOPROTECH
  • SE&S
  • RECICLA2
  • Ceinpro
  • Axular Lizeoa
  • Xabier Zubiri Manteo

 

Donostia Innovation Challenge programa Donostia Innovation Campus ekimenaren barruan kokatzen da. Ekimen honen bitartez erronken araberako ikaskuntza sustatzea eta Donostiako gazteenberrikuntzari lotutako gaitasunak landu eta garatzea bilatzen dugu. Ekimenaren helburuen artean daude:

  • Gure gazteen berrikuntza gaitasunak hobetzea eta espiritu berritzailea sustatzea etorkizuneko erronkei begira.
  • Hezkuntza erakundeekiko lankidetzan sakontzea.
  • Jarduketa ildo estruktural bat egituratzea, eta, horretarako, berrikuntzaren arloan urteko eskaintza egonkor eta osagarri bat programatzea ikastetxeentzako hainbat produkturekin.
  • Talentuaren aldeko apustu estrategian laguntzea, berrikuntzarako eta garapen sozioekonomikorako dugun gaitasunerako funtsezko elementu gisa.
  • Gazteak hiriaren etorkizuneko erronkei aurre egiteko prest dauden herritar bihurtzea.

Donostia Innovation Challenge-ean parte hartu duten ikasleek proiektu bat enpresaren eta teknikaren ikuspegitik diseinatzen eta kudeatzen ikasi dute, baita aurrekontua maneiatzen eta, batez ere, berrikuntzari lotutako gaitasunak trebatzen ere, planteatutako erronkak ebazte aldera. Donostia Sustapenak proiektuaren kontzeptualizatzaile, kudeatzaile eta ekoizle gisa jardun du, eta, helburu horiek lortzeko, teknologia disruptiboetan adituak diren kanpoko tutoreen, ikastetxeetako irakasleen eta ikasleen partaidetza izan du.

EZAGUTU FINALISTA NOMINATUAK