Donostiako Sustapen Ekonomikoko Zinegotzigoak, Donostiako Sustapenaren bitartez, Berrikuntzaren Euskal Agentzia den Innobasque-ren eskutik, antolatutako txapelketak 226 parte-hartzaile bildu zituen Tecnun unibertsitatean martxoaren 5ean.
2 aste geroago, martxoaren 17an, kategoria ezberdinetako talde irabazleak udaletxeko udalbatza aretoan bildu dira beren proiektuei eta robotei esker irabazi zituzten sariak jasotzeko.
Sustapen Ekonomikoko zinegotzia den Marisol Garmendiak zorionak eman dizkie programan parte hartu duten ikasleei, eta etorkizuneko erronkei aurrera egiterako garaian berrikuntzak eta teknologia berriek duten garrantzia azpimarratu du.
Babesleek eta kolaboratzaileek sariak banatu dizkiete azken hilabeteetan merkantzien garraioak gaur egun dituen erronkei irtenbide berritzaileak bilatu behar izan dizkieten taldeei. Era berean, boluntarioek egindako lana goraipatu nahi izan da, boluntariorik gabe ezinezkoa izango bailitzateke FLL Euskadi-Donostia bezalako txapelketa bat aurrera eramatea.
Amaitzeko, Legokidek eta Overclockek, FLL Espainiako final nazionalerako postua lortu zuten bi taldeek, datorren apirilaren 2an Torremolinosen Houstongo (Estatu Batuak) munduko finalerako txartela lortzeko lehiatuko direnek, beraien berrikuntza proiektuak aurkeztu dituzte bertaratutako guztien aurrean.