Gantry 5
  • GURI BURUZ
  • DONOSTIA INNOVATION CHALLENGE
  • BESTE ERRONKA BATZUK
  • PARTE HARTU

Select your language

  • EU
  • ES

Albisteak

Axular eta Santo Tomas Lizeoa, First Lego League Euskadiko 14. edizioaren irabazleak Donostiako egoitzan, 300 ikasle parte hartu zutelarik

"Overclock"(Axular) eta "Lizeobots A"(STL) ez ezik, San Fidel Ikastola eta Stem Toki-Edurobotic bizkaitarrak eta Arabako Urkide Ikastetxeak ere hilaren amaierako Cartagenako (Murtzia) Fase Finalerako sailkatu ziren. Donostian, Bilbon eta Arrasaten egoitzak izan zituen txapelketak, 128 taldetan banatutako 42 euskal ikastoletako 1.000 ikasle inguruk parte hartu zutelarik. Donostia Sustapena izan zen Donostiako egoitzaren antolatzailea, Innobasqueren koordinazioarekin, ekintza Donostia Innovation Campus estrategiarekin lotzen baita, ikaslearen gaitasun pertsonal eta profesionalen garapena erraztuz.

Read more …

Artikulazioak birgaitzeko ferula artikulatu eta programatu bat, Donostia Innovation Challenge 2022 saria

Axular Lizeoko ikasleek aurkeztutako eta 3D Imprimaketarekin garatutako “Ferulapp” proiektuak irabazi zuen Kursaaleko finala ia 500 lagunen aurrean. Teknologia erabiliz hiria hobetzeko irtenbide berritzaileak asmatzea zen aurtengo erronka. Bi urtez parte-hartzaileak, irakasleak eta erakunde laguntzaileak aurrez aurre bildu ezinik egon ondoren, Donostiako Kursaala izan da Donostia Innovation Challengearen seigarren edizioko finalaren eszenatokia.

Read more …

Donostia Innovation Challenge 2022ko proiektu onena bilakatzeko 5 hautagai eta hainbat errekonozimendu programan zehar egindako lan gogorra saritzeko

Urtarrilaren 31ean Donostia Innovation Challenge programaren amaierako ekitaldia ospatuko dugu. Aurten ere, Donostia Sustapenak Donostia Innovation Challenge egitasmoaren beste edizio bat antolatu du, hiriko gazteek proiektu bat enpresaren eta teknikaren ikuspegitik ...

GEHIAGO JAKITEKO

Donostiak Eurocities 2022 saria irabazi du hiriko gazteak berrikuntzara hurbiltzen dituen proiektu baten «kalitate handiagatik»

Ekonomia Garapeneko Zinegotzigoak, Donostia Sustapenaren bidez, 2012tik darama zientziako eta teknologiako gaitasun eta bokazio berrien garapena lantzen, eta 10.000 ikaslek baino gehiagok hartu dute parte. Epaimahaiak Donostiaren proposamena aztertu du eta aurkari nagusiak, Oulu (Finlandia) eta Jharkov (Ukraina), gainditu ditu.

GEHIAGO JAKITEKO

FIRST LEGO league Euskadi-Donostiako sari-banaketa

El torneo, organizado por la Concejalía de Impulso Económico de Donostia-San Sebastián, a través de Fomento de San Sebastián, de la mano de la Agencia Vasca de la Innovación-Innobasque, reunió a 226 participantes en la universidad de Tecnun el sábado 5 de marzo. 

GEHIAGO JAKITEKO

400 ikasle inguruk parte hartu dute donostia innovation challenge ekimenaren 2021eko edizioan

Talent House egoitzan izan da Donostia Innovation Challenge ekimenaren 2021eko edizioaren azken ekitaldia. Bertan, Donostiako 380 ikaslek hartu dute parte, hiria hobetzeko beren ideiekin eta proiektuekin.

GEHIAGO JAKITEKO

Donostia Innovation Challenge-eko 11 talde finalistek hiria hobetzeko proiektu berritzaileak defendatuko dituzte Talent House-en

Aurten ere, Donostia Sustapenak Donostia Innovation Challenge egitasmoaren beste edizio bat antolatu du, hiriko gazteek proiektu bat enpresaren eta teknikaren ikuspegitik diseinatzen eta kudeatzen ikas dezaten. Ildo horretan, gaitasun pertsonalak (softskills) nahiz gaitasun teknikoak trebatuko dituzte, besteak beste, berrikuntzari lotutako enpresa kudeaketan, diseinu estrategikoan eta abarretan.

GEHIAGO JAKITEKO

Donostiako gazteek Gabonetako postal bat diseinatu dute errealitate areagotuarekin Real Sociedad Challenge 2.0 ekimenean

Gaur, ostirala, amaitu da “Real Sociedad Challenge 2.0” ekimenaren bigarren edizioa Reale Arena estadioan. Proiektu honen burua Sustapen Ekonomikorako Zinegotzigoa da Donostia Sustapenaren bidez, Real Sociedad Fundazioarekin elkarlanean. Edizio honetan Donostiako 14 eta 18 urte bitarteko 288 ikaslek parte hartu dute, eta errealitate areagotuarekin motibo txuri-urdinak dituen Gabonetako postal bat diseinatzeko erronka izan dute. Ekintza Ikastolako DBH4A ikasgelak jaso du "Proiektu onena" kategoriako saria.

GEHIAGO JAKITEKO

ORGANIZA

Fomento de San Sebastián es la sociedad municipal responsable de la estrategia de desarrollo socioeconómico de Donostia-San Sebastián. Apostamos por una ciudad innovadora, sostenible e inteligente. Buscamos la cohesión y el acceso a un empleo de calidad a través de programas y herramientas especialmente diseñadas para ello.

Proyecto Europeo URBAN M

Esta iniciativa parte de las actividades del proyecto europeo URBAN M. Cofinanciado por el programa Interreg Europe de la Unión Europea.
© 2025 Fomento de San Sebastián. Todos los derechos reservados.
  • Aviso Legal
  • Política de privacidad
  • Política de Cookies